|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|
|||||||||
|
Ongi etorri 2003. urtetik, Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Estatu mailako Federazioak (FELGTB) bultzatzen duen Politika Lesbikoen Jardunaldien edizio berri honetara –hirugarrena–. Aukera bikaina da espainiar Estatuko ehunka lesbiana –FELGTBkoak nahiz ez– zenbait egunez elkartzeko eta gure ikuspuntuak trukatzeko, eztabaidatzeko nahiz pertsonalki eta sozialki aberasteko. Zalantzarik gabe, eztabaida horiek guztiek hurrengo urteetan ere lanean jarraitzeko elementuak eta jarraibideak eskainiko dizkigute. Oraingo honetan Donostian izango da hitzordua, GEHITUko gure lankideen eskutik. Lesbiana gisa dugun errealitate kolektiboaren aldeko ahaleginean lagunduko digun ediziorako gune bihurtuko da leku paregabe hau. Eta zertaz hitz egingo dugu jardunaldi hauetan? FELGTBko Politika Lesbikoen Arloko bileretan Área de Políticas Lésbicas mahai gainean jarri genituen gehien kezkatzen gintuzten gaiak. Eta guztien artean, interesgarrienak aukeratu genituen. Txostenak, komunikazioak, lantegiak eta posterrak egituratuko dituzten ardatzak izango dira. Parte hartzea interesatzen bazaizu, proposamenak bidaltzeko deialdia egin dugu. ARGIBIDEETAN xehetasun guztiak ikusi ahal izango dituzu. Abenduan Donostiara etorriko zarela argi baduzu, web honetan aurkituko duzu nola eta noiz izena eman. Eta argi ez baduzu, galdetzeko zalantzarik ez izan. Nola galduko duzu, bada! Negua iritsi artean, Politika Lesbikoen foroan ikusiko gara: http://politicaslesbicas.foroactivo.com Laster arte, Carmen G. Hernández Politika Lesbikoen Arloko Koordinatzailea |
|
| Zalantzarik izanez gero, edo informazio gehiago nahi izanez gero, jo hona jornadaspl@felgt.org |