|
|
|
ANTOLATZEN DU: EUSKAL HERRIKO GEHITUK
|
|
|
|
|
|
|
Donostian 2007ko abenduaren 6, 7 eta 8an Politika Lesbikoen hirugarren Jardunaldiak izango dira. Aurretik bigarrengoak Valencian egin ziren arrakasta eta elkarlana handiarekin. Aurten antolatzailea GEHITU (Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Transexual eta Bisexualen elkartea) izango da.
GEHITUko area lesbikoak parte hartze bikaina du homofobiaren aurka, ikusgaitasunean eta berdintasunaren aldeko borrokan.
Gehitu, Lesbiana, gay, transexual eta bisexualen elkarteak 1997. urtetik lana egiten du berdintasun soziala eta aniztasun sexualarekiko gizartearen errespetuaren lorpenean. Eta bere estatutoetan jartzen duen bezala kolektibo hauen berdintasun legala du helburua lanerako. Behin berdintasun legala lortu ondoren hurrengo helburua berdintasuna gizartean sartzea da inongo eragozpenik gabe eta harro, ezkutatu behar izan gabe. Horretarako proiektu ezberdinak ditugu. Beste helburuen artean,
IHESaren eta osasun gaietan prebentzioa, informazioa, koordinazioa eta aholkularitza daude. Homosexual, transexual eta bisexualitatearekin zer ikusia duten beste entitateekin lanean aritzea. Laguntza ematea orientazio psikopedagogiko eta juridiko zerbitzuen bidez lesbiana, gay, transexual eta bisexualei. LGTB elkargunean, bere lana erreferentea da. Elkarte hau Federación Estatal de Lesbianas, Gays, Transexuales y Bisexuales-eko (FLGTB) kidea da. Políticas Lésbicas da Federazioko lan esparru bat eta bertan kokatzen dira Jarunaldi hauek.
GEHITUk Polítika Lesbikoen Jardunaldiak une historikoan inauguratuko ditu: sexu bereko pertsonen artean ezkontza emateko Kodigo Zibilaren aldaketa proiektuaren onarpena eta pertsona transexualen eskubideak hartzen dituen Generoaren Identitate Legearen onarpena.
|
|
|
|
|